Datorren astean aurkeztuko du Idoia Carramiñanak “Bi” bere lehen olerki-liburua
2020/01/16
12:58
eta kitto!
Datorren asteko eguenean (urtarrilaren 23an) aurkeztuko dute Idoia Carramiñanaren “Bi” olerki-liburua, Portalean, 19:00etatik aurrera. Juan San Martin liburutegiaren eskutik egingo den saioa elebiduna izango da eta aurkezpena egiteko Itzamna poesia tailerraren laguntza izango dute.
Idoia Carramiñana Miranda (Bilbao, 1985). Euskal Filologian lizentziatua eta olerkaria da eta orain dela gutxi Amargord argitaletxeak argitaratu duen “Bi” izenburukoa bere lehen olerki-liburua da. Egilearen beraren berbetan, "Nire liburu honek euskaraz idatzitako olerkiak jasotzen ditu, ondoren gaztelerara itzuli ditudanak. Liburua ez dago kontzebitua argitalpen elebiduna bezala, izan ere, edukiontzi bakar batek barne hartzen dituen bi mundu jasotzen dira bertan: bi hizkuntza, bi kultura, bi sentitzeko modu; eta zergatik ez, sisteman gailentzen den binarismoari jarraiki, bi genero, bi adina, bi sentipen. Eta hortik datorkio, bada, izenburua liburuari". Azaleko irudiak Jesus Fernandez Hojas (URA-77) eta Latrinirenak dira. Euskerazko hitzaurrea Jon Kortazarrek egindakoa da eta gaztelaniazkoa, berriz, Ibon Zubiela idazlearena.