Datorren asteburuan hasiko diren Amañako jaiak aurkeztu dituzte
Gaur (barixakua, ekainak 28) aurkeztu dute Amañako jai egitaraua Jose Antonio Alberdi Gomak eta jai batzordeko beste kideek, babesle eta udaleko ordezkariek lagunduta, ekitaldira gerturatu diren gonbidatu mordoaren aurrean. Krisi ekonomikoaren gainetik, berriz ere ekitaldiz betetako programa osatzea lortu dute antolatzaileek. Gainera, aurkezpen ekitaldian omenaldientzat tartea ere hartu dute, hainbat oroigarri banatuta: Mateo Guilabert kazetariari, Kalamua judo taldeko Manu Agirreri eta aurten jaietako txupinazoa botatzeko gonbidatu duten Kezka dantza taldeko Oier Araolazari plaka bana eman diete. Horrekin batera, urteetan Eibar Rugbi Taldea zuzentzen ibili den Jon Egigureni oroigarria eta erlojua oparitu diote. Eta Eibar Kirol Elkarteko Jaime Barriuso zenaren alargun, arreba eta seme-alabei haren erretratu bana eskaini diete, Amañako Jaien izenean (argazkiak hemen ikusgai). Jaiak datorren astean, uztailaren 5ean hasiko dira 19.00etan txupinazoa botatzean eta, betiko lez, gau horretako kontzertu-kartela benetan erakargarria izango da EH Sukarra, Lendakaris Muertos eta Vendetta taldeak bata bestearen atzetik taula gainera igota. Jarraian egitarau osoa daukazue:
Uztailak 5, barixakua
19.00.- Jaietako txupinazoa, Kezka Dantza Taldearen eskutik. Iñaki Barua eta Andoni Altzibar taldeko kideak jaurtiko dute.
19.00.- Kalejira, Ermuko Irulitxa txarangarekin.
19.30.- Dantzak Eibarko Kezka Dantza Taldearekin. Amañako plazan.
20.15.- Umeendako jokoak, Gorritirekin.
20.15 / 23.30.- Kalez-kaleko kontzertua, elektro-txarangarekin.
21.15.- Entzierro txikia.
23.30.- Musika kontzertu itzela, EH Sukarra, Lendakaris Muertos eta Vendetta taldeekin.
Uztailak 6, zapatua
11.30.- El Corte Inglés Maskoten III. Lehiaketa, 3. solairuko terrazan.
12.15.- Umeendako Aire Libreko pintura, Amañako plazan. Jarraian, marrazki guztiak ikusgai jarrito dira plazan.
14.30.- Herri-bazkaria. Paella solidarioa. Jasotako dirua Irati Pérez Amañako neskatilak duen gaixotasunaren ikerkuntzarako destinatuko da. Omenaldia Antonia Olaveri, Gerardo Andraderen alargunari.
16.30 / 19.30.- Umeendako parkea: gaztelu puzgarria, zezen mekanikoa eta espumaren jaia, Kukulak taldearekin.
18.00.- Amaña-Urko-Amaña herri-krosaren irteera.
19.30.- Pintxo-potea. Hirugihar pintxoekin.
20.00.- Nafarroako jotak, “Raíces Navarras” taldearekin.
20.00.- Umeendako txokolate-jana, gailetekin.
21.15.- Entzierro txikia.
23.00.- Helduen danborrada, Ermuko Irulitxa txarangarekin. Danborrada Artetxa, Gautxori eta El Caserío tabernen parean geldituko da su artifizialekin hasteko.
23.50.- Su artifizialak, Pirotecnia Zaragozanarekin.
00.00.- Danborradak jarraituko du Amañako plazaraino. Omenaldia Kezka Dantza Taldeari.
00.45.- Berbena, Ingenio Nafarroako orkestrarekin.
Uztailak 7, domeka
11.00.- Auzoan hildakoen eta eibartar guztien aldeko meza, Amañako parrokian.
12.00.- Salda eta txorizoa bildutako guztientzat, Amañako plazan.
12.30.- Umeen danborrada, dorreetatik Amañako plazaraino, Ermuko Irulitxa txarangak lagunduta. Amaieran, ogitartekoak eta freskagarriak izango dira parte-hartzaile guztientzat.
13.30.- Lorontzi lehiaketa, Amañako plazan. Alfa enpresak k eta Eskarne jatetxeak lagunduta.
17.30.- Umeendako txokolate-jana, gailetekin.
18.00.- Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoen ikuskizuna.
19.00.- Kale-antzerkia, Zurru Murru taldearen “Arkakusoaren zirkoa” lanarekin.
19.00.- Txorizo-jana, txorizo ogitarteko eta edariekin.
20.15.- Golden Apple Quartet laukote ospetsuaren emanaldia.
22.00.- Jai-amaiera.
Uztailak 12, barixakua
14.15.- Jubilatuendako bazkaria, Iruki sagardotegian.
21.30.- Bertso-afaria, Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña bertsolariekin, El Caserío jatetxean.
Uztailak 14, domeka
11.00.- Meza Amañako parrokian, Goruntz abesbatzarekin.