Datorren asteburuan hasiko diren Amañako jaiak aurkeztu dituzte

Uztailaren 11tik 13ra arteko asteburuak hartuko du 47. edizioko Amañako Jaien zatirik garrantzitsuena. Hala ere, izango da hortik kanpoko ekitaldirik ere, hala nola gaur jokoan izango den dorreetako mus txapelketa eta hilaren 18an, barixakuan, Unzaga Plazan egingo duten jubilatuentzako ohiko bazkaria.
Datorren asteburuan hasiko diren Amañako jaiak aurkeztu dituzte
2025/07/04 17:29
eta kitto!

Gaur eguerdian aurkeztu dituzte datorren asteburuan ospatzen hasiko diren Amañako jaiak. Josean Alberdi Goma antolatzaile nagusiarekin batera, aurkezpen ekitaldian Jon Iraola alkatea eta Patxi Lejardi Jaietako zinegotzia egon dira, babesle eta bestelako laguntzaileekin batera.

Txupinazoa jaurtiko duen SD Eibar Fundazioko futbol egokituaren taldearekin batera, kontzertu itzelean parte hartuko duten Lendakaris Muertos eta Modus Operandi taldeek, herri-bazkaria, umeen eta helduen danborradak, eta Puro Relajo eta Gora Herria taldeen emanaldiek hartuko dute aurtengo Amañako Jaien pisu nagusia. Hemen daukazue egitarau osoa.

Uztailak 11, ostirala
18.00: Umeen danborrada. Pieza batzuk joko dituzte Ego Gain gerontologia zentroaren aurrean.
19.00: Jai hasierako txupinazoa, SD Eibar Fundazioko futbol egokituaren eskutik. 
19.15: Umeen danborrada, Ermuko Irulixa txarangak lagunduta, Amañako plazan. 
20.30/23.00: Erromeria, Mugi Panderoa Eibarko taldearekin.
23.30: Musika kontzertu itzela, Modus Operandi eta Lendakaris Muertos taldeekin, Amañako plazan.
OHARRA: Txosnan ogitarteko eta pintxo zerbitzua egongo da. 
 
Uztailak 12, larunbata
10.00/14.30: Artisautza Azoka, Amañako plazan.
14.30: Herri-bazkaria: paella. Plazan bazkaltzen ez duenari ez zaio edaririk zerbitzatuko.
18.45: Helduen danborradaren irteera, Irulitxa txarangak lagunduta, Amañako dorreetatik abiatuta.
20.30: Parrillada: saiheskia, txorizoa, oilasko-hegalak...
20.30/23.00: Skapaie elektro-txaranga, parrillada girotzeko.
23.15: Berbena, Gora Herria taldearekin. 
 
Uztailak 13, igandea
12.00: Txorizo-pintxoak, doan. 
16.30: Gaztelu puzgarriak eta aparraren-jaia, jolasteko.
18.30: Txokolate-jana, gailetekin, umeentzat. 
18.30: Txorizo-ogitartekoak salgai, euro batean.
19.15: Puro Relajo Euskal Herriko talde onenaren kontzertua
 
Uztailak 18, ostirala
14.30: Jubilatuendako bazkaria, Unzaga Plaza hotelean.