David Karba, musikaria: “Norvegia eta Islandiara egindako bidaia gogora ekartzen saiatu naiz”
2017/02/20
19:06
eta kitto!
Norvegiako ipar-mendebaldean kokatzen diren Lofoten uharteetan Kvalvika bezalako altxorrak aurki daitezke. Paisaia ederrak eskaintzen ditu hondartza honek eta inspiraziorako toki ezin hobea izan daiteke. Galdetu diezaiotela, bestela, David Karbari. Eibartarrak ‘Kvalvika’ izeneko diskoa argitaratu berri du, lagun birekin Norvegia eta Islandiara egindako bidaiak gogoratuz. Diskoa martxoan izango dugu eskuetan berandu jota eta, bitartean, hemen dago entzungai.
– Ezagutzen duzu Kvalvika hitzaren esanahia?
Idearik ere ez!
– Bada zugan eragin handia izan zuen izen horretako diskoa egiteko.
Izenak hunkitu egin ninduen eta tokia asko gustatu zitzaidan, baina nire proiektuak Kvalvika izena izango zuela erabakitzeko momentua bidaiako argazkiak ikustean iritsi zen. Europa iparraldeko musika elektronikoan inspiratuta dago diskoa, besteak beste; beraz, ‘Kvalvika’ izena ondo datorkio. Ez dut berria den ezer egin. Boards of Canada, Vangelis eta Nine Inch Nails bezalako taldeen eragina nabaria da, eta maila musikalean nire heroia den Jon Hopkins Islandiako estudio batzuetara joan zen bere disko baterako giroa grabatzera, adibidez.
– EP formatuan argitaratu duzu lana. Zergatik?
Nire nahia diskoa hasieratik amaierara arte entzutea da. EP-a suabe hasten da, gora doa, 4. abestian punturik altuenera iristen da eta gero jaitsi egiten da berriz. Mendia igo eta hondartzara jaitsiko balitz moduan, Kvalvikara iristeko egin genuen bezala. Bidaia bat gogora ekartzen saiatu naiz. Hegaldiak, zeruertzera begira geratzen zaren momentuak, bakardadeko gauak... bidaia osatzen duten elementu guztiak islatu nahi izan ditut.
– Azala eta izena zenituen, proiektua gauzatzeko gogoa, baina nolakoa izan da sortze prozesua?
Norvegiako bidaiatik bueltatzean gauzak konposatzen hasi nintzen, etxean, baina 2016an hasi nintzen proiektua modu serioan hartzen. Islandiara bidaia egin genuen eta ideia batekin joan nintzen hara. Grabagailua hartu eta hainbat soinu grabatu nituen bidaian zehar: ur-jauziak, haizea, txoriak, fumarolak... Jasotakoarekin gauza asko egin nezakeela konturatu nintzen, soinu organikoa sartu, eta neukan guztia entzuten jarri nintzen. Ez ninduen konbentzitzen eta, aukeraketa egin ostean, birgrabatu egin nuen. Soinu eta ideietatik abiatuta diskoaren kontzeptua osatu, eta hor hasten da benetan ‘Kvalvika’.
– Diskoa Ez Dok-en aurkeztu zenuen joan den barixakuan, eta orain zer?
Esperientzia ederra izan zen. Orain hainbat remixen EP-a sortzen dihardut eta etorkizunean ‘Kvalvika’-ren kontzeptura egokitutako ikus-entzunezko ikuskizuna eskaintzea da nire asmoa.