Martxan da "Ongi etorri euskarara" egitasmoaren 7. edizioa, DBHko ikasleen euskara maila hobetzeko helburuarekin
2021/10/05
11:17
eta kitto!
Zazpigarrenez antolatu du Udalak “Ongi etorri euskarara”, DBHko ikasleen euskara maila hobetzeko errefortzu saioak eskaintzen dituen egitasmoa. Antolatzaileen berbetan, “modu ludikoan euskara maila hobetzea” helburu duen programan Eibarko DBHko ikastetxe guztiek hartzen dute parte eta guztira 48 ikasle ibiliko dira, bost taldetan banatuta. Azaldu dutenez, “hiru talde Eibar BHI Isasin egongo dira, talde bat Jardinetan eta beste bat Gaztelekuan.
Astean ordu bat eta laurdeneko bi saio izango dituzte, eskolaz kanpoko ordutegian. Talde batzuetan Eibarren eskolaratu berriak diren ikasleak daude, eta beste batzuetan DBH zailtasunik gabe burutzeko euskara maila hobetu behar duten ikasleak”.