DBHko ikasleentzat surf ikastaroa antolatu du Udalak udarako
2021/04/27
06:46
eta kitto!
Deban egingo den surf ikastaroa eta jolasak antolatu ditu Eibarko Udalak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat, Udan Gaztetan programaren barruan. Bi txandatan egingo da, bata uztailaren 12tik 16ra eta bestea 19tik 23ra, 09:00etatik 14:00etara. Parte-hartzaileak trenez joango dira Debara goizeko 09:10ean eta 13:40ean itzuliko dira Eibarrera.
Ikastaroaren prezioa 75 eurokoa izango da nerabe bakoitzeko, 65 eurokoa neba-arreba bakoitzeko. Aurrematrikula egiteko epea maiatzaren 17tik 24ra egongo da zabalik Internet bidez; eta behin betiko matrikula eta bilera informatiboa ekainaren 16an egingo da, bi txandatan (17:00etan eta 17:30ean), Indianokua gaztelekuan.