Debabarrenako Eskolarteko XXVIII. Antzerki Erakusketa bihar abian
2012/05/08
00:00
eta kitto!
Antzerkia protagonista izango da gure herrian berriz ere. Oraingoan, ordea, umeek hartuko dute lekua eszenatoki gainean, izan ere, Debabarrenako Eskolarteko Antzerki Erakusketaren XXVIII. edizioa hasiko da bihar. Hilabetean zehar bailarako hainbat eskolatako ikasleek prestautako antzezlanak igoko dituzte taulara eta, horrez gain, 6 talde profesional ere arituko dira.
Udaletxeko batzar aretoa bete dute gaur goizean umeek jardunaldien aurkezpenean, eta antzerkiarenganako konpromezu eta ilusioa erakutsi dute. Txema Cornago ekimenaren arduradunetariko baten berbetan, "jardunaldiak oso garrantzitsuak dira, antzerkian sinesten dugulako". Era berean, antzerkia gauza "bizia" dela azpimarratu du.