Debabarrenako Minbiziaren Aurkako Elkarteak hainbat jarduera antolatu ditu datozen asteetarako

Elkarteak doako tailerrak eskaintzen dizkie pazienteei, senideei eta herritar guztiei, eta horrekin batera, arreta sozial eta psikologikoa, material ortopedikoaren mailegua, erretzeari uzteko terapia eta beste hainbat eskaintzen dituzte
Debabarrenako Minbiziaren Aurkako Elkarteak hainbat jarduera antolatu ditu datozen asteetarako
2024/10/14 09:45
eta kitto!

Debabarrenako Minbiziaren Aurkako Elkarteak hainbat jarduera antolatu ditu Eibarko bere egoitzan, herritar guztien beharrei erantzuteko. Elkarteak doako tailerrak eskaintzen dizkie pazienteei, senideei eta herritar guztiei, eta horrekin batera, arreta sozial eta psikologikoa, material ortopedikoaren mailegua, erretzeari uzteko terapia eta beste hainbat eskaintzen dituzte.

Datozen asteetarako antolatu dituzten jardueren artean, pazienteei zuzendutako arnasketa tailerra (urriaren 16tik azaroaren 20ra), pazienteei zuzendutako “Fisioterapia eta kirurgia” hitzaldia (urriak 24), senideei zuzendutako dolu-taldea (azaroaren 7an hasiko da) eta ibilaldi osasungarriak, herritar guztientzat daude. Informazio gehiagorako elkartearen webgunean begiratu, edo 943 45 77 22 telefonora deitu daiteke.