Debabarrendar, Euskaltzaindiak onartu berri dituen 592 forma berrien artean
2021/07/13
08:13
eta kitto!
Euskaltzaindiak hiztegia eguneratu du, 2021eko lehen sei hilabetetan egindako lana jasoz. Eguneraketa horretan 592 forma, 427 sarrera eta 165 azpisarrera berri jaso ditu, eta 975 forma moldatu.
Berba berrien artean, besteak beste, aktualitateri lotutakoak (koronabirus, asintomatiko, deskonfinamendu, heteropatriarkal, islamofobia, naziogintza...), beste hizkuntza batzuetatik eratorritakoak (aerobik, show, smartphone, router, lasagna...) eta herri batzuetako herritarrei deitzeko moduak daude (debabarrendar, debagoiendar, korsikar, txantxiku...).
Zerrenda osoa hemen.