Debabarreneko begirale ikastaroan bigarren taldea osatuko dute
Joan den ikasturtean begirale ikastaroak izandako arrakasta ikusita, Debabarreneko Udalek berriro ere antolatu dute 2025/26 ikasturterako. Izena emateko epea uztail hasieran ireki izen eta dagoeneko talde bat osatu dute. Jende gehiagok agertu du bertan parte-hartzeko interesa eta, horregatik, bigarren taldea osatzeko ahaleginetan daude Udalak.
Irailaren 19ra arte egongo da zabalik izena emateko epea eta, horretarako, esteka honetako inprimakia bete beharko da. Ikastaroaren prezioa 300 eurokoa izango da, baina Debabarrenean erroldatuta daudenek matrikularen erdia ordaindu beharko dute, hau da, 150 euro.
Klaseak zapatuetan
Ikastaroaren atal teorikoa urrian hasi eta maiatzean bukatuko da. Jarraian bi tutoretza saio izango dira:
- Atal teorikoa (150 ordu) era praktikoan gauzatuko da. Ikastaroan, gainera, asteburu osoko hiru irteera egingo dira.
- Praktikak: boluntario gisa bete beharreko 160 aisialdi-ordu izango dira.
Klaseak zapatuetan izango dira, 09:30etik 18:30etara (ordu eta laurden egongo da bazkaltzeko), eta tokia oraindik ez dute zehaztu, baina antolatzaileek diote Debabarreneko bi herritan izango direla (izen-ematearen arabera).