Debabarreneko ekoizleen azoka egingo da Untzagan domekan
10:00etatik 14:00etara egingo da azoka, eskualdeko hainbat ekoizlerekin
2024/05/31
13:03
eta kitto!
Domekan Debabarreneko ekoizleen azoka egingo da Untzagan, 10:00etatik 14:00etara, Eibarko Udalak eta Debemen elkarteak babesturik. Bertan parte hartuko duten ekoizleak ondorengoak izango dira: Goienetxe baserria (Mutriku), ardi gaztarekin; Mausitxa baserria (Elgoibar), Idiazabal jatorri izendapena duen ardi gaztarekin; Egotza baserria (Soraluze), ahuntz gaztarekin; eta Lizagasar (Elgoibar), sagarrekin ekoizturiko produktuekin (sagardoa, marmelada, sagar-dultzea, sagar-ozpin ekologikoa...).