Debabarreneko emakume ekintzaileen esperientziak ezagutarazi ditu Konektatuz ekitaldiaren II. edizioak
Debabarreneko emakume ekintzaileen esperientziak ezagutzera emateko Konektatuz topaketa egin zen ostegunean Errebalen, ASPEGI Gipuzkoako Emakume Enpresaburu, Profesional eta Zuzendarien Elkarteak antolatuta. Ekitaldiaren II. edizioan parte hartu zutenen artean hiru eibartar egon ziren: Maite Aperribay Helmet Houseko sortzailea, Elena Guisasola kiropraktikoa eta Esther Velasco HRE Hidraulic-eko gerentea. Eurekin batera, Lina Amenabar eta Leire Askasibar Soraluzeko eta Elgoibarko Laboral Kutxaren zuzendariak aritu ziren, beraien esperientzien berri ematen. Moderatzailea Leticia Sanchez Kinetixen sortzailea izan zen. Nerea Ibañez Garcia ASPEGIko lehendakariak eman zion hasiera II. Konektatuz ekimenari, aurkezpenekin, eta Eider Mendoza diputatu nagusiak itxi zuen ekitaldia. Instituzioetako ordezkariekin batera, eskualdeko aurpegi ezagun asko bertaratu ziren.