Neguko azoka zabaldu dute gaur Estaziño kalean

Vintage estiloko arropa, egungo moda, neurrira egindako jantziak, bitxiak eta artisautza izango dira salgai azaroaren 8ra arte.
Neguko azoka zabaldu dute gaur Estaziño kalean
Neguko azoka bat Errebal Plazan.
2026/11/05 13:19
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Neguko azoka zabaldu dute gaur Eibarren, Estaziño kaleko 16. zenbakian, tren geltokiaren parean. Azaroaren 8ra arte egongo da zabalik, eta neguko arropa eta osagarriak erosteko aukera izango da bertan.

Merkatuan askotariko produktuak aurki daitezke: vintage estiloko arropa, egungo modako jantziak eta neurrira egindakoak, baita bitxiak eta artisautza-lanak ere. Jertseak, txaketak eta negurako bestelako arropak izango dira eskaintzaren artean.

Merkatua 10:30etik 20:30era egongo da zabalik, ostegunetik larunbatera. Igandean, berriz, 11:00etatik 16:00etara bisitatu ahal izango da.