Debabarreneko Enplegu Anezka abiatu da
2016/04/18
13:28
eta kitto!
Langabezian dauden 25 gazte Debabarreneko Enplegu Anezkan beharra bilatzeko trebatzen hasi dira. Ekimena Gipuzkoako Foru Aldundiak, Santa Maria la Real Fundazioak eta Telefonica Fundazioak sustatu dute, Debegesa garapen agentziarekin elkarlanean, eta Europako Gizarte Funtsaren kofinantzazioa du. Taldea langabezian dauden 21 eta 34 urte bitarteko 15 emakumek eta 10 gizonek osatzen dute. Ikasketei dagokienean, talde anitza da (ikasketarik gabe, DBH, Lanbide Heziketa, Batxilegoa eta unibertsitateko gradu ezberdinak).
Ekimenaren arduradunen berbetan, "parte-hartzaile batzuk bereziki arazoak dituzte lan merkatura sartzeko arrazoi desberdinak direla medio, hala nola, iraupen luzeko langabeak direlako edo etorkinak direlako. Badago ikasketak oraintxe amaitu eta bere lehen lana bilatzen dabilenik ere. Beste batzuk, ordea, sektore ezberdinetan (Ingurumena, Heziketa, Diseinua, Eraikuntza, Industria, Administrazioa edo Merkataritza, besteak beste) esperientzia badute".
Vanesa Hortas teknikariak egin du hautaketa prozesua eta bera arduratuko da datozen bost hilabeteetan Anezka kudeatzeaz. Azaldu duenez, "orain erronka talde bihurtzea da, helburu bakar batekin: elkarri lagundu bakoitzaren gaitasun profesionalak hobetzeko eta lan-bilaketa aktiboa eta koordinatuari ekitea, lan aukera berriak sor daitezen. Lan-elkarrizketei begira komunikazio gaitasunak hobetzea eta enpresetara egingo dituzten bisitak interesatzen zaizkie gehien".
Hurrengo bost hilabeteetan, astean hainbat egunetan bilduko dira Debegesan, euren enplegagarritasuna hobetzeko jarduerak egiteko. Besteak beste, honakoak egingo dituzte: coaching eta adimen emozionaleko saioak egingo dituzte, komunikazio dinamikak, marka pertsonala eta enplegu bilaketa 2.0, elkarrizketa pertsonaletarako entrenamendua, enplegagarritasun mapak, enpresetara bisitak, bilerak ekintzaileekin eta lan bitartekaritzako prozesuak Giza Baliabideetako arduradunekin.
Santa Maria la Real Fundazioak eta Telefonica Fundazioak aurten 145 Anezka jarriko dituzte estatu osoan, horietako bat Debabarrenean. Orain arteko esperientziarekin pozik daude: "2014an eta 2015ean martxan jarritako anezken esperientziak agerian laga proiektu honek gazteei nabarmenki laguntzen diela: lan-merkaturatze datuak, %60tik gorakoa, langabeziaren aurka lanean segitzera animatzen gaitu".