Debabarreneko ESIk hamar urte bete dituela ospatu dute
2025/11/25
12:07
Irati Alvarez Malaxetxebarria
Debabarreneko ESI Erakunde Sanitario Integratuak hamarkada bat bete duela ospatu dute Coliseo antzokian. Zapatuan egin zen ekitaldian ia 300 pertsona bildu ziren bertan: osasun-profesionalak, Osakidetzako 11 erakundetako langileak, EHUko irakasle eta ikasleak, prestakuntza-zentroetako irakasleak, teknologia-zentroetako ordezkariak, udal ordezkariak eta zahar-etxeko langile klinikoak, besteak beste.
Ekitaldian erakundeak azken hamar urteetan izan duen ibilbidea nabarmendu zuten, eta zainketan, harremanetan eta profesionalizazioan egindako aurrerapausoak ospatu zituzten.