Debabarreneko Esperientzia Eskolako 19. promozioko ikasleek barixakuan agurtu zuten ikasturtea

Kurtsoan zehar landu duten 'Agurtzen-Voluntades anticipadas' izeneko proiektuarekin Untzaga gizarte etxean informazio-gune bat ipiniko dute martxan, Aurretiazko Borondateen Dokumentua zer den eta nola egin azaltzeko.
2024/05/28 12:30
eta kitto!

Barixakuan agurtu zuten ikasturtea Ikasten elkarteak antolatzen duen 19. Debabarreneko Esperientzia Eskolako ikasleek, Armeria Eskolako aretoan diplomak banatzeko ekitaldian. Aurretik, baina, 2023-24 ikasturtean zehar landu duten proiektua, Agurtzen-Voluntades anticipadas izenekoa aurkeztu zuten ikasleek. Esan zutenez, proiektu honekin informazio-gune bat sortu nahi dute, Aurretiazko Borondateen Dokumentua zer den eta nola egin jakin nahi duten pertsonentzat. Ekainaren 5ean hasita, Untzaga Gizarte Etxean (Arrate aretoan) egongo dira, hilabete bakoitzeko 1. eta 3. eguaztenetan, 18:00etatik 20:00etara, gerturatzen direnei informazioa emateko prest.