Debabarreneko Gazta Azoka egingo da domeka goizean Untzagan
Mutrikuko Goienetxe, Soraluzeko Egotza eta Elgoibarko Mausitxa baserrietako gaztak eta Elgoibarko Lizagasar Sagartogixaren produktuak egongo dira.
2024/10/04
12:09
eta kitto!
Debabarreneko Gazta Azoka ospatuko da domeka goizean Untzagan. Eibarko Udalak antolatzen du urteroko azoka hau, Debemen Debabarreneko Landa Garapen Elkartearen eta azokan parte hartuko duten ekoizleen laguntzarekin batera. Goizeko 10:00etatik 14:00etara egingo den azokan eskualdeko gaztagile hauek egongo dira: Mutrikuko Goienetxe baserriko Beñat Egaña, ardi-gaztarekin; Soraluzeko Egotza baserriko Nagore Martin, ahuntz-gaztarekin; eta Elgoibarko Mausitxa baserriko Iñaki Ansola, Idiazabal jatorri izendapena duen ardi-gaztarekin. Horiekin batera, Elgoibarko Lizagasar Sagartogixak ere hartuko du parte, sagarretik ekoizturiko produktuekin (sagardoa, marmelada, sagar dultzea, sagar-ozpin ekologikoa…).