Debabarreneko Mankomunitateko langile batek herritar batengandik jasandako erasoa salatu du LAB sindikatuak
Debabarreneko Mankomunitatean lanean ari zen langile batek herritar batengandik jasan zuen eraso fisikoa salatu dute LAB sindikatutik. Erasoa orain dela bi aste gertatu zen, eta sindikatuko ordezkarien arabera, “langileek jasotako mehatxuak eta irainak ohikoak izan dira urteetan zehar. Bitartean, Debabarreneko Mankomunitatea eta Badesa enpresa publikoek beste alde batera begiratu dute, ez dute erabakirik hartu, eta langileak babesgabetasun egoera batean topatu dira”.
Gertatutako eraso hori langileek bizi duten babes-ezan beste urrats bat dela uste dute, eta “horrelako egoerak berriro gerta ez daitezen eta langileen laneko osasuna bermatzeko” protokolo bat sortzea eskatzen diote Mankomunitateari, baita bertako langileak babesteko beharrekoak diren neurriak hartzea ere. Diotenez, “gure ustez, bada garaia arazo honi aurre egiteko. Arduradun politikoek, Debabarrenako Mankomunitateko lehendakari den Ion Zubiaurrerengandik hasita, erabakiak har ditzatela”.