Debabarreneko odol-emaileek urteroko topaketa egin zuten zapatuan
2019/10/21
18:41
eta kitto!
Zapatuan egin zuten Debabarreneko Odol Emaileek urteroko batzarra, Unzaga Plaza hotelean. Topaketan Mutriku, Deba, Mendaro, Elgoibar, Eibar, Elgeta, Antzuola, Oñati, Bergara eta Soraluzeko odol-emaileek egin zuten bat eta, bazkaltzen hasi baino lehen, aurtengo omenduei intsigniak eta diplomak banatu zizkieten: Ion Alcoba, Felisa Araujo, Miren Itziar Arrizabalaga, Iraitz Beitia, Mª Jose Canales, Sonia Gonzalez, Mª Nieves Lopez, Aitor oregi, Patxi Salido, Edurne Uzkudun, Antonio Valderrey, Jon Zarrabe eta Amaia Zuloaga (25 donazio); Juana Tardio (40 donazio); Alberto Agirre, Iñaki Arranz Arriola, Joseba Andoni Arrillaga, Jesus Mª Zinkunegi eta Juan Pedro Martinez de Lagos (50 donazio); Mertxe Arizaga (60 donazio); eta Jose Ignacio Arranz Garcia eta Iñaki Arregi (100 donazio).