Debegesak antolatzen duen We Make Debabarrena! STEAM Erronkako sari banaketa ospatu zen Eibarren

230 ikasle elkartu ziren aurreko barixakuan Errebal Plazan. Debegesak eskerrak eman nahi dizkie ekimenean parte hartu duten ikasleei, prozesuan zehar erakutsitako gogo eta kemenagatik
Debegesak antolatzen duen We Make Debabarrena! STEAM Erronkako sari banaketa ospatu zen Eibarren
2024/06/04 18:23
eta kitto!

Joan de barixakuan Debegesak antolatzen duen We Make Debabarrena! STEAM Erronkako sari banaketa egin zen Errebal plazan.Aurten 30 esperimentu jaso dira eta esperimentuen balorazioak eta ikustaldiak kontuan hartu ondoren honako hauek izan dira irabazleak: 

Debegesatik adierazi dutenez, "aurten ere, arrakasta itzela izan du STEAM ekitaldiak eskualde-maila osoan. Errebal Plazan egin genuen sari banaketa eta betan izan ziren Jon Iraola Eibarko Alkatea, Karlos Barrenetxea Laboral Kutxako ordezkaria (izan ere, sarien babeslea izan da aurten) eta Debegesako ordezkaritza. Ekitaldia Niala Magoak gidatu zuen, eta, sariak banatzen ziren bitartean, zientzia eta teknologiarekin lotutako magia trikimailuak egin zituen.

230 ikasle elkartu ziren Errebal Plazan eta Debegesak eskerrak eman nahi dizkie ekimenean parte hartu duten ikasleei, prozesuan zehar erakutsitako gogo eta kemenagatik, eta epaimahaikideei beren lanagatik eta STEAM arloak balioan ipintzen laguntzeagatik.

Debabarrena We Make! STEAM Erronka

Eskualdeko ikastetxeek ikasturtean zehar Zientziaren eta Teknologiaren esparruan egindako proiektuak biltzen ditu We Make Debabarrena! STEAM erronkak. Helburua da ikasleek eta zentroek STEAM bokazioak sustatzeko egiten duten esfortzua erakustea eta STEAM hezkuntza balioan jartzea.

Aurten ere, bi irizpide erabili dira irabazleak aukeratzeko, eta horietako bakoitzak % 50eko pisua izan du sariaren azken puntuazioan. Alde batetik, bideoen ikustaldiak zenbatu dira, eta, bestetik, epaimahaikideek irizpide jakin batzuk kontuan hartuta esperimentuak puntuatu dituzte. Horren guztiaren baturatik atera dira irabazleak.

Guztira 30 esperimentu aurkeztu dira, iaz baino hiru gehiago, eta eskualdeko 11 ikastetxe izan dira partaideak: Eibarko Amaña HI eta Arrateko Andra Mari Ikastetxea, Debako Luzaro HLHI, Mutriku BHI, Elgoibar BHI, Elgoibar Ikastola, Ermuko Anaitasuna Ikastola eta San Lorenzo Eskola, Mutrikuko Goizeko Izarra Ikastola eta San Miguel Ikastetxea,  eta Mallabiko Learreta-Markina Eskola.  

Sari banaketako argazki guztiak ikusgai daude hemen.