“Dementziak: ezagutzen dituzu?” hitzaldia emango du AFAGIk martxoaren 20an Portalean
Zaintzaileen lanari balioa ematea eta herritarrak alzheimer gaixotasunaren inguruan kontzientzia da helburua
2024/03/19
09:23
eta kitto!
Zaintzaileen lanari balioa emateko eta herritarrak alzheimer gaixotasunaren inguruan kontzientziatzeko, Gipuzkoako Senitartekoen, Lagunen eta Alzheimerra edo beste dementziaren bat duten pertsonen elkarteak (AFAGI) “Dementziak: ezagutzen dituzu?” hitzaldia antolatu du biharko, martxoaren 20rako, arratsaldeko 17:00etan, Portaleako areto nagusian.
Hizlaria Mª Victoria Lucero izango da, elkarteko psikologoa. Saioa doakoa eta herritar guztiei zuzendutakoa izango da.