Demi Vollering munduko onenak irabazi du 2025eko Itzulia Women
Gaur egun munduko txirrindulari onena kontsideratzen den Demi Volleringek Itzuliko bere hirugarren txapela jantzi zuen atzokoan, hirugarren eta azken etapan ondo nagusitu eta gero. Berarekin batera, Mischa Bredewold aurreko bi etapetako irabazleak eta Sarah Van Damek osatu zuten azken podiuma Donostian. Helmugara heltzeko hamar kilometroren faltan zegoen azken gainak erabaki zuen azkenean OCETAko Eibarko antolatzaileek prestatutako hiru eguneko lasterketa. Hor Volleringek aurrera jo zuen eta Donostiako Boulebarrean kokatutako helmugan minutuko aldearekin azaldu zen, ordura arteko liderrak kentzen zion tartea nahiko erraz gaindituz. Etapatik aparte, Volleringek mendiko sailkapena ere bereganatu zuen. Puntutako sailkapena Mischa Bredewold sailkapen orokorreko bigarrenarentzat izan zen, eta Usoa Ostolazak eraman zuen lehen euskaldunarentzako saria.