Dena prest Arrateko jaiei ekiteko
Astelehenean, irailaren 8an Arrateko Amaren eguna ospatuko dugu eta honezkero jaietarako egitaraua prest dago, zapatutik bertatik hasita Arraten jaian murgiltzeko aukera izango du nahi duenak. Jarraian, egitarau osoa daukazue:
Zapatua (hilak 6)
22.00.- Bizimina Mendi Elektro Jaia: Pantaka (Zarata System), Piper (Zarata System), Oxide aka Manu, Gurru, Bolitxe. Ogitartekoak eta edariak Biziminaren txosnan.
Domeka (hilak 7, Arrate bezpera)
11.00.- Arratera igotzea, Eibarko Bizikleta Plazatik irtenda ("Galerosetik").
13.00.- Trikipoteoa.
15.00.- Herri bazkaria.
18.00.- Meza Arrateko Santutegian eta ondoren, Salbea. Don Pedro Gorostidiri plaka ipiniko detse.
18.30.- Herri kirolak.
20.00.- Rock kontzertua: Zopilotes Txirriaos, Zea Mays eta Las Tea Party.
21.00.- Bertso Afaria: Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus. Gaijartzailea: Asier Ibaibarriaga. Kantabria jatetxean.
Astelehena (hilak 8, Arrate Eguna)
10.00.- Azitaingo surtidoretik irten eta Arratera igoera, Ama Birjinaren pausoen bide zaharretik. Salda, txorizoa eta ardoa banatuko dituzte Zesteroko iturrian Jai Batzordeak antolaturik.
10.00.- Kittonbolia! zabalduko da. Iluntzera arte edo txartel guztiak amaitu arte zabalik, eliza parean.
10.30.- Kalejira Eibarko Usartza Txistulari taldearen eskutik.
11.00.- Meza Nagusia Arrateko Santutegian. Kezka dantza taldeak eta Usartza Udal Txistulari taldeak Arrateko Amaren ezpata-dantza egingo dute. Ondoren Arrateko Amaren prozesioa Usartza Txistulari taldeak, Jainaga eta Narbaiza trikitilariak, Kezka Dantza Taldeak, bertsolariek eta agintariek lagundurik. Arrateko Amaren ezpata-dantza egingo dute.
12.00.- Parrillada solidarioa EAJk antolatuta. Zelaian.
12.00.- Presuen argazkixa.
12.30.- Kezka Dantza Taldeak eta Usartza Udal Txistulari Taldeak Arrateko Amaren Dantzak aurkeztuko dituzte zelaian.
13.30.- Trikitilari eta bertsolarien saioa.
17.00.- Bertsolarien saioa.
17.00.- Arrateko Amaren Hiru Txirlo Saria. Antolatzailea: Asola Berri Elkartea.
17.30.- Dantza solte txapelketa.
17.30 - 20.30.- BETE ZAITEZ…BAINA EMOZIOZ! Alkoholaren inguruko kanpaina informatzaile eta hezitzailea. Sasoia elkarteak (Osasun heziketa eta drogamenpekotasunen prebentzioa) alkoholemia kontrolak egingo ditu. Antolatzaileak: Eibarko Udala eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta mendekotasunen Zuzendaritza.
18.30 - 21.00.- Dantzaldia Egan taldearekin.