Dena prest dago 47. Euskal Jaiari ekiteko
Atzo aurkeztu zuten Klub Deportiboan maiatzeko azken asteburuan Eibarren ospatuko den Euskal Jaiaren inguruan antolatutako egitaraua. Urteroko martxari jarraituta hitzaldiak, tailerrak, artisau eta baserritarren azoka, herri-kirolak, Ezpalak Zinta-Dantzen nazioarteko jaialdia eta beste hainbatek osatzen dute programazioa. Gogoratu, bestalde, karpan egingo diren kantu-afarirako zein herri-bazkarirako txartelak honezkero salgai daudela Deporren (14/20 eurotan) eta horiek erosteko azken eguna domeka (maiatzak 20) izango dela. Jarraian egitaraua irakur dezkezue.
47. Euskal Jaiaren egitaraua
Maiatzak 24, eguena
HITZALDIA: SLOWFOOD MUGIMENDUA
Arratsaldeko 19:00etan Arrate Kultur Elkartean
Hizlaria: Juan Manuel Garmendia (Slowfood Donostia lehendakaria)
Maiatzak 25, barixakua
KALIAN JOLASEAN
Umeentzako eta gurasoendako jolasak.
Arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara Untzaga plazan.
Jolasak
• Zubiri-zubiri
• Zapitxoa
• Gurutzeko txingoa
• Fruituak, fruituak, kanpora (txingoka)
• Hilabeteak saltoka (sokasaltoa)
• Lapikoa (sokasaltoa)
Udaleko Euskara sailaren eskutik.
KONTZERTUA
Patxi Saiz
Gaueko 23:00etan karpan. Barra ere egongo da.
Eibarko Udalaren eskutik
Maiatzak 26, zapatua
GOIZEAN ARTISAU ETA BASERRITARREN AZOKA
10:00etatik 14:00etara Toribio Etxebarria kalean, Eibart elkartea eta Eibarko baserritarren eskutik.
Artisauak
Kanpokoak:
-Felix Larrañaga, Egurra talla
-César Alcoz, forja artistikoa
-Nuria Viso, bikiniak eta arropak
-Carmén, zeramika
-Lorratz, grabatu artistikoa
-Katxarrismos, luthier
-Garbiñe Osa, lore sikuak
-Espiral, alanbrea eta jokoak
Eibarkoak:
-Igor Unanue, egurra talla
-Ana Orozko, bitxiak
-Eskulan, beira
-E-mendi, larrua
-Marta Irusta, silarra
-Eider Díaz, bitxiak
-Jone Perales, larrua, bitxiak
-Arrate Espilla, gantxiloa
-Jose Luis vivar, egurra talla
-Ione Martinez, arropa margotuak
-Miren Monasterio, bitxiak
-Arrate Bidasoro, aromaterapia
-Juncal, osagarri margotuak
-Mariasun Fernandez, pertxa margotuak
-Enrique Cialceta, egurra talla
-Iratxe Unanue, umeentzat arropa margotuak
-Nieves Maidagan, berrikuntzak eta panpinak
-Debako arte eskola, zeramika eta egurra talla
-RAKU, zeramika Udal eskola
Baserritarrak:
-Gisasola
-Zelai
-Barrundia
-Mandiola
-Mendigoiti
-Gorostixa
-Itturrua
-Sosola
GATZATO TAILERRA
-Goizeko 11:00etatik aurrera Toribio Etxeberrian, gatzatua nola egiten den ikasi nahi dutenentzako tailerra, Sosola baserriko ardi esnearekin eta DEBEMENen eskutik.
-Eguerdiko 12:00etan HERRI-KIROLAK + BERTSOLARIAK
Harrijasotzaileak: Idoia Etxeberria eta Beñat Telleria
Aizkolariak: Aratz eta Ugaitz Mugerza
Bertsolariak: Mikel Arriaga eta Aimar Goenaga
-13:00etan ESKOLEN ARTEKO V. HERRI-KIROL LEHIAKETA.
Eskolak: Mogel Isasi, Aldatze, Itzio eta La Salle
-Goiz osoan zehar TALO POSTUA.
A.E.K.ren eskutik
Dena Toribio Etxebarria kalean.
ARRATSALDEAN
BERTSO-TRIKI HERRI PARRANDA
Trikitilariak eta Hankamotxak bertso eskolako bertsolariekin batera, Eibarko
kaleetan zehar trikitixa eta bertsoz osatutako parranda herrikoiaz gozatzeko aukera
paregabea.
Arratsaldeko 18:30etatik Untzagako karpatik
Hankamotxak bertso-eskola eta Eibarko trikitilarien eskutik.
KANTU AFARIA
Gaueko 22:00etan Kantu afaria Untzagako karpan.
23:00etan KANTUAK + ERROMERIA Jainaga eta Narbaizarekin (karpan)
Sarrerak:14 euro eta 20 euro. Maiatzaren 4tik 20ra sarrerak salgai Deporren.
Maiatzak 27, domeka
-12:00etan EUSKAL JAIKO KALEJIRA Urkizutik Untzagaraino: Ezpalak jaialdiko talde guztiak, gaiteroak, joaldunak eta Eibarko, Musika Eskolako eta Jainagaren eskolako trikitilariak.
-12:30etan Ezpalak, Zinta dantzak nazioarteko jaialdia Untzaga Plazan. Euskal
Herriko eta atzerriko dantza erakustaldia:
-La Victoria de Acentejo-ko folklore taldea (Tenerife)
-L´ArboÇ-eko ball de gitanes (Tarragona)
-Cortes-eko udal paloteaoaren taldea (Nafarroa)
-Eltziego-ko dantzariak
-Eibarko Kezka dantza taldea.
-14:30etan HERRI BAZKARIA Untzagako karpan.
Sarrerak:14 euro eta 20 euro. Maiatzaren 4tik 20ra sarrerak salgai Deporren.
-17:00: ERROMERIA Untzaga plazan Patxi eta konpania taldearekin.
-19:00: LARRAIN- DANTZA popularra Untzaga plazan.
-20:00: LARRAIN- DANTZA popularra DEPORTIBO parean.
Oharra: Euria egingo balu, Ezpalak jaialdia eta arratsaldeko ekitaldiak, Untzagako karpan izango lirateke.
IGANDEAN DENOK BASERRITAR JANTZITA!!!!