Dena prest domekan bertsolari-laukote bikainaz gozatzeko
Afaria 21:00etan hasiko da eta ondoren ekingo saio bertso-saioari Tiro Pitxonen
2025/09/02
09:32
eta kitto!
Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia, Maider Arregi eta Andoni Egaña bertsolariek osatuko dute aurtengo Arrateko Bertso Afariko laukotea. Domekan, irailak 7, bertsozale askoren egarria asetuko dute Tiro Pitxon jatetxean eskainiko duten saioan. 32. edizioaz gozatzeko aukera bada oraindik, sarrerak salgai baitaude ohiko lekuetan 40 €-tan: Guridi, Kultu eta Tiro Pitxonen bertan. Gai-jartzaile moduan Jon Mikel Mujikak jardungo du aurten ere.