Dena prest Eibarko 50. Euskal Jaiarekin hasteko

Dena prest Eibarko 50. Euskal Jaiarekin hasteko
2015/05/28 00:00
eta kitto!

Atzo (eguaztena, hilak 27) Coliseo antzokiak hartu zuen ekitaldian, gure herrian aurten 50 urte betzen dituen Euskal Jaiari buruzko liburua eta dokumentala aurkeztu zituzten, bihartik aurrera asteburua beteko duen jai egitarauarekin batera. Eibarko Euskal Jaiak mende erdia betetzen duela eta, Klub Deportiboko Kultura Batzordeak horri buruzko liburu berezia kaleratu du, 204 orritan 500 argazki inguru batuta. Eta liburuarekin batera, atzoko aurkezpenean lehenengoz eman zuten 44 minutuko iraupena duen bideo-dokumentala ere eman dute argitara, Badihardugu elkartearen laguntzarekin. Biak (liburua eta dokumentala) 10 eurotan ipini dituzte salgai. Aurkezpena amaitu aurretik, asteburu honetan ospatuko den Euskal Jaiaren egitaraua eman zuten ezagutzera.

50. Euskal Jaiaren egitaraua

Barixakua 29
17.00 /19.00.- Kalian Jolasian (5-7 urteko umeentzako jolasak). Eibarko Bizikleta Plazan.
20.00.- 50. urteurrenaren musika festibala: Makala jazzfunkband, Espaloian, Hesian eta eMePebo5t. Untzagan.

Zapatua 30
10.00.- Artisau eta baserritarren azoka.
12.00.- Herri-kirolak (harri jasotzea, soka tira, lastoa jaso, ingudea jaso eta lastoa bota) eta bertsolariak. Goiz osoan talopostua, AEKren eskutik. Egun osoan kale animazioa. Toribio Etxebarria kalean.
19.00.- Ezpalak nazioarteko jaialdia. Soka-dantzak eta ingurutxoak. Lapurdiko Lekorne herriko Urtsuko xoriak taldea. Iruñeko Duguna taldea. Arabako Larrea herriko dantzariak. Bizkaiko Garai herriko dantzariak. Turkiako Ankarako Baskent Unibertsitateko dantza-taldea. Eibarko Kezka dantza taldea. Untzagan.
21.30.- Kantu afaria, elkarte gastronomikoen eskutik bertako baserrietako produktuekin. Kantuak taldeka eta, ostean, erromeria Jainaga eta Narbaizarekin. Untzagako karpan.

Domeka 31
12.00.- Euskal Jaiko kalejira, Urkizutik Untzagaraino.
12.30.- Eibarko aspaldiko eta gaurko dantzarien dantza-emanaldia, Untzagan.
13.00/14.00.- Erromeria Jainaga eta Narbaizarekin.
14.30.- Herri bazkaria, Untzagako karpan.
17.00.- Erromeria, Patxi eta Konpaniarekin.
19.00.- Larrain-dantza, Untzaga plazan.
20.00.- Larrain-dantza, Deportibo parean.