Denboraldiko lehen puntua eskuratu du Ohorezko Erregionaleko CD Urki-k
Ohorezko Erregionaleko ligaren hirugarren jardunaldia jokatu zen asteburuan eta CD Urki taldeak denboraldiko lehen puntua eskuratu zuen. Hiru puntu izan zitekeen, talde eibartarra 0-2 jarri zelako aurretik, baina kostakoek azken minutuetan estutu egin zuten eta berdinketa lortu.
Eibartarren lehen gola Markel Arosak sartu zuen, 37. minutuan, eta atsedenaldia baino lehen, 44. minutuan, Aner Zubizarretak 0 eta 2koa jarri zuen markagailuan. Bigarren zatian, ostera, Oriokok aurrera egin zuen eta 77. minutuan aldeak murriztu zituen. Partida amaitzear zela, 89. minutuan, Ekaitz Otaegik bere atean sartu zuen gola eta berdinketa ezarri. Gainera, epaileak Josu Tejada kanporatu zuen.
Hurrengo jardunaldian, CD Urki-k etxean jokatuko du, larunbatean, urriak, 3, 18:00etan, Añorgaren kontra.