Deporreko mendizaleek Gipuzkoa eta Araba artean egin zuten azken ibilaldia

Bertan egon zirenek irteera kontatu digute
Deporreko mendizaleek Gipuzkoa eta Araba artean egin zuten azken ibilaldia
2024/04/17 13:25
eta kitto!

Bertan izandakoek honela kontatu digute aurreko zapatuan egindako irteera: “Gipuzkoa eta Araba artean joan zen Deporren larunbatetako txangoa. Eguraldi bikainaz, hori bai, beroegi gauden sasoirako, Zegamatik irten eta Oria ibaian gora abiatu ginen 44 mendizale. Bidea, oso polita, ibaiari itsasita doa aurrenik, baina gero gora egiten du azkar Santi Espiritu baselizarantz. Bertatik San Adriango tunel ospetsua gurutzatu eta arabar galtzada ezkerrean utziz Aizkorriren tontorraren bila jo genuen. Bero handiak, hidratatu beharra eskatzen zuen, Mendizale asko mendiaren inguruan. Jaistaldi azkarrean, harkaitz eta baso; behin Arabarako norabidea hartuz, Araiarantz hurbiltzen joan ginen bide erosoan, zuhaizti ederrak zeharkatuz, non pagoa den nagusi. Iturriotzeko iturri oparoa zain geneukan Araiatik hiru kilometrora. Zeharkatutako distantzia 20 kilometrotik gora izan zen”.