Deporreko Urpekaritza Batzordekoek itsas azpian jarri dute banderatxoa

'Ur azpiko mendian' egitasmoaren barruan egin zuten ekimena
Deporreko Urpekaritza Batzordekoek itsas azpian jarri dute banderatxoa
2024/11/12 10:22
eta kitto!

Aurtengoa urte berezia izan da Eibarko Klub Deportiboarentzat, ehun urte bete baititu. Batzorde bakoitzak zerbait desberdina antolatzen egon da buru-belarri hori ospatzeko.

Urpekaritzakoek antolatutakoen artean, “Euskadiko Apnea Txapelketa”, “100 bataio ur azpian” eta “Apnea ikastaroa” daude. Eta oraingoan “Ur azpiko mendian” ekitaldia egin dute, “Deporreko banderatxoarekin argazkia aterata”. Horrela, Mendi taldekoek erronka gogorra ipini zuten bezala “Baietz 312. Han goitik itsasoa ikusten da” ekimenarekin, Urpekoen taldean “Ur azpian ere mendiak ikusten dira” pentsatu zuten. Horregatik joan ziren taldean Deporreko banderatxoa itsas azpian ipintzera; hori bai, nola “ez dugun topatu inor banderatxoa eraman dezan”  (itsasoak garbi mantendu behar dira), Banderatxoa Urpekaritzako Federazioan geratu da.