Deporreko xake taldeak bi garaipenekin hasi du denboraldi berria

Deporreko xake taldeak bi garaipenekin hasi du denboraldi berria
2024/01/23 11:09
eta kitto!
Gipuzkoako Taldekako 2. mailako txapelketan parte hartzen duen Eibarko Klub Deportiboko taldeak bi garaipenekin hasi du denboraldia. Lehenengoko jardunaldian 1-3 irabazi zion Zumaiako B-ri, Diego Olmo, Xabier Beorlegi eta Diogo Valeren garaipenei esker; Jon Aran a izan zen galtzaile bakarra. Eibarren jokatutako bigarren jardunaldian, eibartarrak emaitza berarekin nagusitu ziren. Kasu horretan, Joan Aranak, Aitor Beorlegik eta Iker Garciak euren partidak irabzten zituzten bitartean, Diogo Valek galdu egin zuen berea.

Aipatutako emaitza horiekin, eibartarrak bigarren dira sailkapenean, Bergara A-ren atzetik eta Zaleak taldearen aurretik, hirurak ere sei punturekin. Datorren zapatuan izango duten erronka ez da nolanahikoa izango, Zaleak Berharako bigarren taldeari egingo baitiote bisita.