"Días estupendos" antzezlana taularatuko du gaur Coliseo antzokian Pabellón 6–Gazte konpania talde bizkaitarrak
2024/02/21
10:15
eta kitto!
Bizkaiko Edificio 6-Gazte Konpania taldeak Alfredo Sanzolen 'Días Estupendos' antzezlana antzeztuko du gaur, hilak 21, Coliseo antzokian, 19:00etan. Eibarko Antzerki Jardunaldietan jasotako lana «komedia sentsual, lotsagabe eta sentimentala da». Itziar Lazkanok zuzendutako lana da eta antzezle lanetan Gorka Luna, Izar Pizarro, Itxaso Sánchez, Omar Somai, Markel Vázquez, Sofía Zallio ikusiko ditugu.
“Udan, nork bere paradisua eraikitzen du, eta urtean zehar ausartzen ez delako edo astirik ez daukalako egin ezin dituen gauza guztiak egiten ditu. Gainera, denok desiatzen dugu alaitasun eta poztasun hura eguneroko bizitzara eramatea. Udako “iheskortasuna” urte osoan iraunarazteko gogo horrek frustrazioa dakar. Frustazio hori antzematen da antzezlanean, non une dramatikoak eta barregarriak tartekatzen baitira. Hitz batean, komedia sentsual, lotsagabe eta sentimentala da.”
Sarrerak 5 euro balio du eta kutxabanken eskura daiteke, baita antzokiko leihatilan ere hasi baino ordubete lehenago.