Euskara ikasteagatik diplomak jaso dituzte

Euskara ikasteagatik diplomak jaso dituzte
2023/02/01 12:34
eta kitto!

Debabarrena Integra – Bat Eginez egitasmoaren 17. edizioa da aurtengoa, eta euskara bigarren aldiz landu da lanerako oinarrizko formakuntza eskaintzen duen programa honetan. “Uler-saioak” urrian hasi eta urtarrilaren 27an bukatu ziren, bertan parte hartu duten ikasleei diplomak emateko ekitaldiarekin. Diplomak Jon Iraola Eibarko alkateak eta Carlos Abade Armeria Eskola elkarteko presidenteak banatu zituzten, eta ekitaldian zehar euskarara gerturatu eta pixka bat ikastearen garrantzia azpimarratu zuten.



“Uler-saioak” 60 orduko moduluaren helburua euskarazko ahozko ulermenean oinarrizko maila lortzea da, eta modu horretan integrazio laborala eta soziala erraztea. Euskara saioak Eibarko AEK euskaltegiko irakasleek eman dituzte Eibarko Udalaren eta Armeria Eskolako Elkartearen arteko lankidetzari esker gauzatu den proiektua da. Uler-saioak metodologia soziolinguistika Klusterrak eta EHUak landua da.


DEBABARRENA INTEGRA-BAT EGINEZ bazterketa sozialean erortzeko arriskua duten pertsonekin lan egiten duen egitasmoa da, Armeria Eskolako Elkarteak (AEE) gestionatuta eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduta. Helburua pertsona horien gizarteratzea erraztea eta lan-mundura bideratzea da. Fabrikazio mekanikoaren arloan hezitzen dituzte, eta iaz berrikuntza bat sartu zuten: euskarazko uler-saioak.

Ulermenera bideratutako metodologia da. Helburua da ikasleek euskara ahalik eta azkarren ulertzea. Irakasleak oso modu errazean hitz egin behar du, ikasleek ia dena ulertzeko moduan. Ikasleek hitz gutxi eta forma gutxi ezagutzen dituztenez, irakasleak ere hitz horiekin hitz egin behar du. Horrez gain, irakasleak etengabe egiaztatu behar du ikasleek ulertu dutela esandakoa.

Iaz estreinatu zen metodologia hori eta horren inguruko ERREPORTAJEA egiteko aukera izan genuen.