Diputazioak aurrekontuez jarduteko bilera egingo du gaur 19.00etan Armeria Eskolan
2012/09/20
00:00
eta kitto!
Herritarrekin aurrekontuez aritzeko eskualdeetan bilera sorta egiten dihardute Foru Aldundiko ordezkariek eta, horren harira, gaur (eguena, hilak 20) 19.00etan bilera irekia egingo da Armeria Eskolan. Diputazioak herritarrekin komunikazio zuzena izan nahi du batez ere gai garrantzitsuen inguruan. Horren harira iaz Kontuak Garbi ekimenaren bidez Gipuzkoako 10 eskualdeetan izan ziren 2012ko aurrekontu proposamena herritarrekin konpartitzeko. Aurten beste urrats bat eman nahi dute Herritarrekin ekimenaren bidez eta berriro ere eskualdetara hurbilduko dira.