Diru-laguntza hitzarmena sinatu dute hainbat taldek
2012/03/28
00:00
eta kitto!
Martitzen arratsaldean udaletxean egindako ekitaldian herriko hainbat taldetako ordezkarik diru-laguntzarako hitzarmena sinatu zuten. Denera 40 bat kolektiborekin 69 bat hitzarmen sinatuko direla aurreratu dute alkatetzatik eta txanda bitan banatu dituzte: aste honetan jaien antolaketan eta kultur arloan dihardutenek sinatu dute hitzarmena eta euskalgintzan eta kirol munduan dihardutenek, berriz, Aste Santu ostean sinatuko dute. Denera, talde guztien artean ia 400.000 euro banatuko ditu Udalak: 113.250 euro kultur arloan erabiliko dira, 43.886 euro jaietan, 78.399 euro euskalgintzan eta 164.281 euro kiroletan.