Diru-zorroak egiten arratsalde ederra pasa zuten Gurasoak Berbetan eta Ongietorriko familiek

Joan den barixakuan elkartu ziren ...eta kitto!-n zorroak egiten ikasteko
Diru-zorroak egiten arratsalde ederra pasa zuten Gurasoak Berbetan eta Ongietorriko familiek
2025/11/24 09:02
eta kitto!

Joan den barixakuan Gurasoak Berbetan eta Ongietorri programetako hainbat familia ...eta kitto! Euskara Elkartean izan ziren diru-zorroen tailerrean parte hartzen. Ikastaroak izan zuen harrera ikusita bi saio antolatu behar izan ziren eta guztira, 40 heldu eta ume inguruk jardun zuen ...eta kitto!-k eurentzat propio antolatutako saioetan.

Gurasoak Berbetan programaren helburua familia-giroa euskalduntzea da eta horretarako, gurasoei mintzapraktika eskaintzeaz gain, hainbat ekintza antolatzen ditu ...eta kitto!-k familian egiteko. Ongietorri, berriz, harrera eta elkarbizitzako programa da eta euskarara eta euskal kulturara hurbiltzeko aukera eskaintzen die parte-hartzaileei asteroko saioen eta ekintza ezberdinen bitartez. Biak dira doakoak eta urte osoan eman daiteke izena ...eta kitto! Euskara Elkartearekin harremanetan jarriz.