Disney Pluseko estreinaldi guztiak euskaraz izateko eskaera egin dute
2021/02/11
08:43
eta kitto!
Disney Euskaraz taldeak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarrean, eta haurren hizkuntza eskubideak bermatzea exijitu du.
Disney Euskaraz egitasmoa Donostiako guraso euskaldun eta euskaltzale batzuek sortutako ekimena da. Haien eskaera nagusia Disney konpainiak zinema aretoetan zein streaming plataforman ekoizpenak euskaraz ematea da, haur euskaldunen eskubideak bermatuak egon daitezen.
Atzo, hilaren 10ean, taldeko ordezkari Alexander Aginagaldek agerraldia egin zuen Eusko Legebiltzarreko Kultura Batzordean. Euskararentzat agertoki “osasuntsu batera” iristeko eman beharreko pausoak azaldu zituen, eta gogorarazi zuen Disneyri egindakoa eskaera zehatza dela.
Aginagaldek nabarmendu zuen azkeneko urteetan asko aldatu direla ikus-entzunezkoen kontsumo ohiturak. “Duela urte batzuk, euskarazko marrazki bizidunek eskaintza osoaren ehuneko esanguratsu bat osatzen zuten, eta erreferenteak ziren: ez bakarrik eremu euskaldunetan, baita giro erdaldunetan bizi ziren haurrentzat ere”. Azkeneko bost urteetan, ordea, ordainpeko plataformen harpidetzak %40 hazi dira. Eta plataforma horietan ez dago euskarazko edukien eskaintzarik. Aginagaldek aipatu duenez, Netflixen euskarazko bi film daude, Amazon Prime Videon bakarra, eta alerik ez HBOn eta Disney Plusen.
Era berean, Aginagalderen ustez, erakunde publikoei dagokie hizkuntz eskubideak bermatzea. “Bi hizkuntza ofizial dauden toki batean, berdintasun materiala izateko bitartekoak jarri behar dira. Are gehiago, hizkuntza handi bat eta txiki bat dauden herrialde batean”.
Gauzak horrela, euskararentzat beste agertoki bat lortzeko honako hau eskatu du taldeak: haurren zinema estreinaldi guztiak euskaraz ere izatea, Disney Plus plataformaren funtzionamendua euskaraz izatea, eta euskaratuak dauden edukiak eta estreinaldi berri guztiak euskaraz egotea.