Doako luzaketa tailerra antolatu dute Ipuruako Merkatu Plazakoek zapaturako

Tailerra Nuria Rodriguezek emango du eta aurretik izena eman behar da.
Doako luzaketa tailerra antolatu dute Ipuruako Merkatu Plazakoek zapaturako
2025/02/25 18:05
eta kitto!

Luzaketa tailerra antolatu dute Ipuruako Merkatu Plazan astebururako. Nuria Rodriguezen eskutik eskainiko den tailerra zapatu goizean (martxoak 1) izango da, eta bi ordutegi daude aukeran: 09:30etik 10:15era eta 10:30etik 11:15era. Tailerrean parte hartzea doan da, baina antolaketa-lanak errazteko, aurretik izena eman beharra dago. Horretarako 672 275 578 telefono zenbakira deitu, edo mezua idatzi daiteke nuriarodriguezibarra@gmail.com helbidera.