Doako tailerrak eta deskontuak Durangoko AKI-ren lehen urteurrenean
Brikolaje, lorezaintza eta dekorazioan espezializatuta dagoen AKI-k Durangon denda zabaldu zuela urtebete igaro da eta, hori ospatzeko, eskaintza bereziak eta bestelako jarduerak antolatu dituzte aste honetarako, gaur (astelehena, hilak 26) hasi eta 31ra bitartean. Besteak beste, SINFIN bezeroek artikuluen garraio eta instalazioan %20-ko deskontuaz baliatuko dira eta, egunaren arabera, dendako artikulu ezberdinetan %15-eko promozioak aurkituko dituzte. Horrekin batera, dendan hainbat tailer eskainiko dituzte, nahi duten bezeroek zuzeneko erakustaldiak ikusita eta tailerretan parte hartuta hainbat konponketa-lanetan trebatzeko aukera izan dezaten. Gaur eman duten tailerrean melamina-taula erabilita armairua egiten irakatsi dute. Bihar (martitzena, hilak 27), 17.00etatik aurrera arbel efektua lortzeko margoa nola eman behar den ikasteko aukera egongo da; eguaztenenean (17.00etan) antena aldatzen eta telebista zintzilikatzen ikasteko tailerra emango dute; eguenean (17.00etan) dutxa-itxitura ipintzen ikasteko tailerra; barixakuan (17.00etan) igerilekua prestatzen eta osasungarri mantentzen erakutsiko dute; eta zapatuan (12.00etan) Kärcher erabilita kristalak erraz garbitzen ikasteko aukera egongo da. Tailer guztiak doan emango dituzte eta edozeinek har dezake parte.