Domekako Challengeak 3. edizioa beteko du

700 lagun baino gehiago egongo dira Untzagako irteeran
Domekako Challengeak 3. edizioa beteko du
2025/04/11 16:07
eta kitto!

Itzulia Basque Country proba profesionala zapatuan amaitu ondoren, hurrengo egunerako Challengea antolatu dute OCETAkoek hirugarren urtez jarraian. Jakina, bezperan profesionalek osatutako ibilbide bera egin beharko dute zikloturistek, aukera badagoen arren zertxobait laburtxeagoa den beste ibilbide bat ere egiteko. Iazko bigarren edizioan 500 lagunetik gora izan ziren parte hartzen, lehen edizioko kopurua hirukoiztuz, eta oraingoan 700 baino gehiago izango dira parte hartzen. Proba goizeko 08:00etan abiatuko da Untzagatik eta eguerdi aldean amaituko da T. Etxebarria kalean kokatuko den helmugan.