Domekako pilota profesionaleko jaialdia ordu erdi geroago hasiko da
Txirrindulari proba bateko iraupena dela-eta, ETBk jarraian eman behar duenez Astelenan domekan izango den pilota jaialdia, azken hau ordu erdi geroago hastea erabaki dute enteak eta Aspe pilota enpresak. Horrela, betikoari jarraituz, partiduak zuzenean eskainiko dira denbora guztian. Jaialdiko neurketa nagusia buruz-buruko 1. Mailako txapelketakoa izango da, Zabaleta eta Altuna III pilotarien artekoa; biak ere ataka larrian daude, txapelketatik kanpo geratzeko arriskuarekin, ligaxkako lehen jardunaldian jaso zituzten porroten ondorioz. Altunak, dena dela, bi urte baino gehiago da Astelenan galdu ez duela, ordutik Katedralean jokatutako hamar partiduak poltsikoratu baititu.
Jaialdiko lehenengo partiduan Senar eta Aldabe pilotariek neurtuko dituzte indarrak, promozioko buruz-burukoan. Eta amaitzeko binakakoa izango da, Mata-Martija eta De la Fuente-Rezusta bikoteen artekoa.