Domekako SD Eibar – Real Sociedad izango da denboraldiko lehen derbia Ipuruan

Talde eibartarrak salgai jarri ditu 12:00etan hasiko den partidurako sarrerak
Domekako SD Eibar – Real Sociedad izango da denboraldiko lehen derbia Ipuruan
2025/10/14 17:27
eta kitto!

Costa Adeje Teneriferi 0-1 irabazi ondoren, F Ligako SD Eibarrek garaipenaren bidetik jarraitu nahi du asteburu honetan. Horretarako, lehia bizi izango du, Real Sociedad izango baitu aurkari, denboraldiko lehen derbia jokatuz.

Realaren aurkako neurketa domekan jokatuko da, urriak 19, 12:00etan, Ipuruan, eta Eibarrek sarrerak salgai jarri ditu dagoeneko. Sarrerek 10 euroko prezioa izango dute helduentzat eta 5 eurokoa 13 urtetik beherakoentzat. Aulkiak ez dira zenbakituta egongo, eta zaleak 14. atearen bidez sartu ahal izango dira harmailetara.

Horrez gain, 14. atean kokatutako leihatilan bertan ere sarrerak erosi ahal izango dira, aurrez aurre eta partida hasi baino ordu bat lehenagotik (11:00etatik aurrera); eta Orsaixanen ere eskuragarri egongo dira, astean zehar ohiko ordutegian.

Abonatuek, bere aldetik, sarrera librea izango dute, emakumezkoen lehen taldeak Ipuruan Liga F-ko partidu guztietan bezala.