Domekan betiko ordutegiari jarraituko diote Arraterako autobusek

Domekan betiko ordutegiari jarraituko diote Arraterako autobusek
2013/09/12 00:00
eta kitto!

Domekan, hilaren 15ean, Kofradia eta baserritar jubilatuen eguna ospatuko da Arraten, goizetik abiatuko den egitarauarekin. Eguraldiak lagunduz gero ohikoa baino jende gehiago atzera aurrera ibiliko dela aurreikusita, Arratera igotzeko zein bertatik jeisteko autobus zerbitzua indartuko dela azaldu dute udaltzainek, baina ordutegian ezer aldatu barik. Hau da, beste edozein domekan dagoen ordutegiari jarraituko zaio asteburu honetan ere, baina normalean baino autobus gehiago ipinita. Beraz, Eibartik Arratera igotzeko autobusak 09.00etan, 10.00etan, 11.00etan, 13.00etan eta 18.00etan irtengo dira. Eta Arratetik Eibarrera jaisteko autobusak, berriz, 09.30etan, 10.30etan, 11.30etan, 13.30etan eta 18.30etan. Egunerako antolatutako egitaraua jarraian irakur dezakezue.

Egitaraua
10.30.- Simon Aldazabal XVIII. Antxitxiketaldia. Irteera Klub Deportibotik, Arrateraino (Orbeko bidetik).
11.00.- Meza Nagusia bertsolariekin eta Arrateko ezpata-dantzariekin. Ondoren, prozesioa, Usartza Txistulari Bandak lagunduta.
12.00.- Paella lehiaketa.
14.00.- Paella lehiaketako irabazleei sariak banatzea.
14.30.- Jubilatuendako bazkaria, trikitilari eta bertsolariekin, Krabelin jatetxean. Baserritar nagusieri opariak banatzea.
17.30.- Idi probak. Arraten.