Domekan estreinatuko dute Jose Miguel Laskurainek sortu duen "Bergarako Agurra"
2018/02/22
13:57
eta kitto!
Jose Migel Laskurainek sortu duen “Bergarako Agurra” domekan estreinatuko dute, Bergarako Txistulari Bandak herri horretako udaletxean 13:00ean emango duen kontzertuan. Bergarako Txistulari Bandako zuzendaria zen Ramon Etxanizek urrian erretiroa hartu zuela eta, Laskurainek hartu du haren tokia eta asteburuan estreinatuko den pieza sortuta Bergarako udalari eskerrak eman nahi izan dizkio, “txistuari eta Txistulari Bandari babesa erakusteagatik”.
https://youtu.be/aUs40yfRmBI
Bergarako Txistulari Bandan hainbat aldaketa izan dira azken aldian eta, besteak beste, Bergarako Musika Eskolatik etorritako txistulari berriak sartu dira taldean. Piezaren sortzaileak beraz azaldu duenez, “helburu bikoitza daukan Agurra da. Batetik, Bergarako dantzari eta txistulariek bisitari bereziak omentzeko beraiena den agur propioa izatea eta, bestetik, Bergarako Udalari eskerrak ematea, azken bi urte hauetan txistuari eta Bergarako Txistulari Bandari erakutsitako babesagatik”. Txistu bakarrarekin interpretatzeko idatzi du Laskurainek “Bergarako Agurra”, baina txistulari banda oso batekin batera edota pianoarekin jo ahal izango da baita ere eta, horrez gain, kantatu eta dantzatzeko aukera ere emango du.