Domekan hasiko dute ikasturtea Azitaingo parrokian

Domekan hasiko dute ikasturtea Azitaingo parrokian
2023/09/12 17:48
eta kitto!
Hilaren 17 honetan, datorren domekan, 10:30ean hasita eskainiko den mezarekin, ekingo diote ikasturte berriari Azitaingo Jasokunde parrokian. Bertan eskaintzen diren zerbitzu erlijioso eta mezen arduradunek diotenez, “domeka eta jaiegunetan emango diren meza guztiak 10:30ean hasiko dira”.