Domekara arte egongo da ikusgai ‘Karteletrak’, Markos Gimenoren palindromoetan oinarritutako erakusketa

Markos Gimeno Vesgaren euskarazko palindromoetan oinarritutako kartelen erakusketa bisitatu daiteke Topalekuan.
2024/07/05 18:42
eta kitto!

Besteak beste Gernikako Euskal Museoan ikusgai egon den ‘Karteletrak’ izenburuko erakusketan ikus daitezkeen karteletako batzuk Markosek berak diseinatu zituen, baina orain bere lagun asko eta dozenaka euskal artista elkartu dira Markosen palindromoak kartel formatuan ilustratzeko. Era berean, Esteban Montoriok diseinaturiko eta Joseba Sarrionandiak glosatutako bilduma jaso dute Markos Gimenoren ‘101 letrakartel’ liburuan. Erakusketa Arrate Kultur Elkartearen Ikus-entzuneko Astearen baitan antolatu dute.