Durangoko Kortabitarte anaien proposamenak bi sari eskuratu ditu Bacalaos Alkorta VII. Pintxo Lehiaketan
Kobika (Durango), Dolar (Gasteiz), La Vieja Iruña (Iruñea) eta Sagarra (Ermua) jatetxeek hartu zuten parte, nor baino nor, eta Durangoko Kobika jatetxeko Kortabitarte anaiek bi sari eskuratu zituzten, “Paella de bacalao” izeneko pintxoarekin. Txapeldunek hirugarrenez hartu dute parte Bacalaos Alkorta Pintxo Lehiaketan, eta edizio honetan bakailaoaren tratamendurik onenaren saria eta lehiaketako sari nagusia irabazi dituzte, azal-kurruskaria, bakailao frijituaren nigiria eta baratxuri-maionesaz lagundutako xafla fin konfitatuak uztartzen dituen proposamenarekin; loreek, berriz, pipermin-pikantea eransten diote pintxoari. KM 0 produktuaren aurkezpen onena saria, berriz, La Vieja Iruñea jatetxeko Sergio Lergak eskuratu du.
ARGAZKIAK: EIBARKO UDALA.

























