DYA-k bihotz biriken suspertzerako ikastaroa emango du urrian
Gipuzkoako DYA-k Bihotz biriken suspertzea eta kanpoko desfibrilagailu automatikoen erabilerarako ikastaroa izenburukoa emango du Eibarren, elkartearen ordezkaritzan (Pagaegi, 5), urriraren 21 eta 22an (18.30etatik 21.00etara). Klaseak DYA Gipuzkoa-ko erizain diplomatu batek emango ditu eta matrikulak 80 euro balio du. Interesa duen edozeinek eman dezake izena ikastaroan eta klasera doazenek honakoak ikasiko dituzte: bihotz-arnasketako geldialdia nola identifikatu, oinarrizko bihotz-biriken suspertze (BBS) mugimenduak nola burutu eta DEA (Kanpoko desfribiladore automatikoak) nola erabili. Proba teoriko-praktikoak gaindituz gero, ikastaroa gainditu dela ziurtatzen duen ziurtagiria jasoko du ikasleak. Izena emateko interneten DYA-ren webgunera jo daiteke edo 943 46 46 22 telefono zenbakira deitu.