Greba eguna izango da bihar Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zerbitzu publikoetan
2023/12/18
18:00
eta kitto!
Urriaren 25eko geldialdiaren ondoren, langile publikoak kalera aterako dira berriro bihar, hilak 19, Eusko Jaurlaritzari, aldundiei eta udalei lan-baldintza hobeak eta zerbitzuen kalitatea eskatzeko.
Besteak beste, datorren urterako soldatak %10 igotzea eta langileen behin-behinekotasuna %8ra jaistea aldarrikatzen dute deitzaileek: ELA, LAB, CCOO, SATSE, Steilas eta ESK sindikatuek. Beharginen ordezkarientzat, zerbitzu publikoek "okerrera" egin dute azken urteotan, eta horrek "eragin zuzena" izan du herritarrei eskainitako arretan.
Eusko Jaurlaritzako garraio publikoko zerbitzu arrunten % 30eko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu biharko grebarako; ospitaleek, berriz, jaiegunetako ohiko langileekin jardungo dute, Lehen Mailako Arretak larunbatekoekin, eta eskoletan irakasle bat egongo da gutxienez hezkuntza-etapa bakoitzeko.