EAJ-k Antonio Sarasketa, Mercedes Kareaga eta Indalezio Ojanguren omendu ditu
2012/04/25
00:00
eta kitto!
Eibar bonbardatu zutela 75 urte betetzen dira gaur eta Eibarko EAJ-k Antonio Sarasketa, Mercedes Kareaga eta Indalezio Ojanguren omendu ditu Untzagan, Iñigo Urkullu eta Joseba Egibar alderdikideen parte-hartzea izan duen ekitaldian. Ikurriña altxatuta, EAJ-ko kideek gogora ekarri dituzte orain 75 urte gure herria suntsitu zuten bonbardaketak eta omenduen artean bizirik dagoen bakarrari, Antonio Sarasketari, oroigarria oparitu diote. Omendutako beste lagun bien familiakoei, berriz, lora-sorta bana eman dizkiete. Batzokian bazkalduta amaituko dituzte gaurko ekitaldiak.