Sosolan ere euskera praktikatzen

Sosolan ere euskera praktikatzen
2018/03/05 12:25
eta kitto!
Joan den martxoaren 3an, zapatua, Sosola baserria bisitatu zuten Berbetan programetako partaideek. Eguraldia lagun, goizeko 10:30ean autobusa hartu eta bertara abiatu ziren.  Enrike eta Aizpea prest zeuden atarian ongi etorria emateko.

Enrikek, lehenik eta behin, Sosola baserriaren historia kontatu zien eta ondoren bi taldetan banatu ziren. Aizpeak ogia nola egiten duen azaldu zuen, lehenengo pausotik amaierara arte, dendetara iritsi arte.  Enrikek, berriz, gaztaren prozesua kontatu zien.

Primeran ibili ziren, haur zein heldu, gazta eta ogia nola egiten diren ikasteaz gain, paraje ederraz gozatu eta mokadutxo bat jateko aukera ere izan zuten, Sosola baserriko gazta eta ogia!

Sosola1